GaurkoTek · Zientzia Txoko
👶 7-13 urte
Gaur teknologia eta sormena elkartuko ditugu Makey Makey-rekin! Tresna bitxi honi esker, eguneroko objektuak ordenagailuarekin konektatu eta botoi edo kontrolagailu bihur ditzakegu.
Tailer honetan hainbat esperimentu eta erronka egingo ditugu, konexioak probatuz eta gure ideiak praktikan jarriz. Sormena eta jakin-mina erabiliz, objektu arruntenei erabilera dibertigarriak aurkituko dizkiegu.
Prestatu zure ideiak, konektatu Makey Makey-a eta… ikusi zer gertatzen den!
Saio honetan ez da proiektua etxera eramaten.
Prezioa
37.00 €