GaurkoTek · Zientzia Txoko
👶 7-13 urte
Gaur LEGO Spike/EV3-rekin hainbat muntaketa-proposamen izango ditugu aukeran! Ikasle bakoitzak gehien gustatzen zaion proiektua aukeratuko du eta, pausoz pauso, piezak elkartuz bere robota edo asmakizuna eraikiko du.
Jarduera honetan muntaketa desberdinak probatzeko aukera izango dugu, bakoitzak bere erritmora lan eginez eta jarraibideei arreta jarriz. Gainera, eraikitzen dugun bitartean piezak eta robotikaren oinarrizko elementuak hobeto ezagutuko ditugu.
Aukeratu zure gogoko muntaketa, prestatu piezak eta… ekin lanari!
Saio honetan ez da proiektua etxera eramaten.
Prezioa
37.00 €