GaurkoTek Β· Oporraldiak
Gure udaleku teknologikoak
π Gabonak 2026 - 2027
Gabonetako oporrak ikasten eta dibertitzen jarraitzeko aukera paregabea dira. Hauek dira 2026-2027ko jai hauetan egingo ditugun tailerrak:
Gabonetako PIN teknologiko honetan, haurrek beren Minecraft Magic Arena jokoa diseinatu, programatu eta probatuko dute, sormena, teknologia eta talde-lana uztartuz.
Aztien botere ezberdinak sortuko dituzte: sua, izotza eta elektrizitatea kontrolatzen dituzten hiru klase, bakoitza bere ezaugarriekin. Adimen artifizialaren laguntzaz, Minecraft-erako plugin bat programatuko dute Java lengoaian, botereen efektuak, partikulak eta arauak diseinatuz. Ondoren, Gryffindor eta Slytherin taldeetan banatuko dira, eta azken egunean elkarren aurka borrokatuko dira beren sorkuntza probatzeko.
Ikasi, programatu eta... borrokatu!
Adina: 6β13 urte.
Ordutegia: 9:00β13:30.
Ez dago jantoki-zerbitzurik.
Zaintza (8:30β9:00): 30 β¬ pertsonako eta txandako (gutxienez 4 lagun).
Gabonetako PIN teknologiko honetan, haurrek beren mahai-joko propioa diseinatu, sortu eta probatuko dute, sormena, teknologia eta talde-lana uztartuz.
2-4 laguneko taldeetan, jokoaren ideia sortuko dute eta, adimen artifizialaren laguntzaz, pertsonaiak, mundua, istorioa eta jokoaren elementuak diseinatuko dituzte. Ondoren, taula, kartak, fitxak eta gainerako osagaiak sortu eta inprimatuko dituzte, eta azken egunean beste taldeekin batera probatuko dituzte beren jokoak.
Ikasi, sortu, probatu eta... jolastu!
Zer egingo dugu?
Adina: 6β13 urte.
Ordutegia: 9:00β13:30.
Ez dago jantoki-zerbitzurik.
Zaintza (8:30β9:00): 30 β¬ pertsonako eta txandako (gutxienez 4 lagun).
Bi eguneko tailer honetan, 6 eta 13 urte bitarteko haurrek robotika, mekanika eta sormena modu praktiko eta dibertigarrian landuko dituzte.
1. eguna: mekanismo robotiko bat muntatuko dugu, piezak banan-banan ezagutuz eta taldean lan eginez. Eraiki ondoren, probak egingo ditugu eta mekanismoa nola hobetu aztertuko dugu.
2. eguna: katapulta mekaniko bat muntatuko dugu. Ondoren, bi egunetan eraikitako robot eta mekanismoekin zehaztasun- eta trebetasun-jolasak egingo ditugu, erronka desberdinak gaindituz eta taldean ondo pasatuz.
Adina: 6β13 urte.
Ordutegia: 9:00β13:30.
Ez dago jantoki-zerbitzurik.
Zaintza (8:30β9:00): 20 β¬ pertsonako eta txandako (gutxienez 4 lagun).
Gabonetako oporrak ikasten eta dibertitzen jarraitzeko aukera paregabea dira. Hauek dira 2026-2027ko jai hauetan egingo ditugun tailerrak:
Lau eguneko tailer honetan, 6 eta 13 urte bitarteko haurrek errealitate birtuala, Nintendo Switch eta eraikuntza robotikoa ezagutu eta gozatuko dituzte.
1. eguna β Errealitate birtuala: VR betaurrekoekin, errealitate birtualak eskaintzen dituen joko eta aukera desberdinak probatuko ditugu. Esperientzia berriak ezagutu, jolastu eta teknologia modu dibertigarrian esploratuko dugu.
2. eguna β Nintendo Switch: Mario Kart eta New Super Mario Bros. U Deluxe bezalako jokoekin, bakarka zein taldean, hainbat erronka eta partida izango ditugu.
3. eta 4. egunak β Eraikuntza: eskolaz kanpoko jarduerak oporretan daudela eta material guztia eskura dugula aprobetxatuz, ikasle bakoitzak βbakarka edo talde txikitanβ nahi duen robota edo sorkuntza egingo du. Eraikuntza libreko proposamen bat aukeratu ahal izango dute, edo klaseetako ereduetako bat: beso robotikoa, tirolina, musika-tresna, ibilgailuak, mekanismoak eta beste hainbat. Parte-hartzaile bakoitzaren adinaren eta ezagutzen arabera, LEGO SPIKE Prime, LEGO WeDo 2.0 edo LEGO EV3 erabiliko ditugu.